Bio Lokke

Home  /  Bio Lokke

Lŏkke

Lŏkke | Olatz de Andrés dantzaren eta mugimenduaren inguruan proiektu koreografikoak, pedagogikoak eta sozialak sortzen dituen konpainia bat da.

LOKKE konstelazio bat da, hainbat artista biltzen ditu sormen bakoitzean: dantzariak, argi- eta moda-diseinatzaileak, dramaturgia-, eskultura-, soinu-adituak eta beste hainbat.

LOKKEk espazio koreografiko bereziak sortzen ditu publikoaren imajinarioa mugitzeko.

Denbora eraldatzen duten espazioak gure eguneroko pertzepziotik urruntzeko
Pentsamendua mugimenduarekin lotzen duten espazioak
Egunerokoak ez diren dimentsioak proposatzen dituzten espazioak
Lengoaia ezberdinetako baliabideak lengoaia koreografikora itzultzen dituzten espazioak

Lŏkke-rekin elkarlanean aritu dira: Pilar Andrés, Isaak Erdoiza, Gabo Punzo, Sinpatron, Natalia de Miguel, Paula Serrano, Isabel Álvarez, Mabi Revuelta, Christos Xyrafakys, Pablo Gisbert, Tanya Beleyer, Ainara Ipiña, Pedro Salgado, Jesús Robisco, Aiala Etxegarai…

Compañía de danza Lokke de Olatz de Andrés

Olatz de Andrés

Koreografoa, dantzaria eta arte-kudeatzailea da.

Dantza garaikidean, inprobisazioan eta koreografian trebatu zen, eta trebakuntza independentea jarraitu zuen Bilbon, Granadan, Bartzelonan, Genevan eta Londresen. Itzulpengintzan eta Interpretazioan lizentziatua da Granadako Unibertsitatean, Masterra du DMTn (Dantzan, Mugimenduan eta Terapian) Bartzelonako Unibertsitatean eta Koreografia Master bat (MA in Choreography) Londresko LCDS-The Place erakundean.

Interprete gisa lan egin du Katalunian, 2004 eta 2009 artean, honako konpainia hauetan: Deambulants, Iliacán, Antigua I Barbuda; eta honako koreografo hauekin: Benoit Lachambre eta John Jasperse

Koreografo moduan honako lan hauek sortu ditu: Yo soy una cosa que dura (2007, hautagai izan zen Kanaria Handiko Maspalomas Lehiaketan); dA cAPO (2009); Zootropo (elkar sorkuntza Antigua&Barbuda taldearekin, Bartzelona); Privolva (2011, hautagai izan zen Grenobleko (Frantziako) Reconnaisance jaialdian); Privolva Landing (1. Saria Madrilgo 2013ko 27.Koreografia Lehiaketan (Certamen Coreográfico de Madrid), eta hautagai izan zen International Choreography Competition Ludwigshafen jaialdian); El cielo ahora (2014, Circuito de Teatros Alternativos jaialdian hautatua izan zen 2016an); Esfera (2015, DSS2016, 2016ko Red A Cielo Abierto sarean hautatua izan zen); Bardo (2015, Atalak Dantzaz); The Endgame (2016). Bere lanak hainbat jaialditan aurkeztu dira Estatu mailan, Frantzian, Alemanian, Erresuma Batuan eta Italian.

2010 eta 2015 artean, bere koreografia-lana Bilboko dantza- eta sorkuntza-espazioa izan zen Muelle3-ko kozuzendaritzarekin batera landu zuen, Igor de Quadra eta Matxalen de Pedrorekin batera. Egitura horren bidez, hainbat trebakuntza-, ikerketa- eta sorkuntza-proiektu bultzatu zituzten dantzaren eta gorputzaren inguruan. Muelle3ko taldeak egindako Dantza eta Komunitatea egitasmoaren proiektuetako batzuk honako hauek izan dira: Ametsak Dantzan (2014), Gorputz Ttanttak (2015) eta Imitatzeak Merezi du (2015) Bilboko Ibarrekolanda BHIarekin batera.

Ametsak Dantzan https://vimeo.com/114759854 Bilboko Ibarrekolanda BHIarekin.

Gizaphoniak: imitatzea merezi du/merece la pena imitar (pasahitza: detres) Bilboko Ibarrekolanda BHIarekin.

Muelle3n egindako kultura-kudeaketaren lanaz gain, Olatz de Andrések Dantzabiz-en (Bizkaiko Dantza Etxearen) hasierako proiektuan lan egin zuen, AIC/IkerPartnersekin batera. ADDEko batzordeko kide izan zen 2011tik 2015era arte, eta 2015etik aurrera Kulturaren Euskal Kontseiluko kide da. 2016-2017 artean, Eusko Jaurlaritzako Dantzan Bilaka sorkuntza koreografikoko programaren Koordinazio Artistikoko Batzordeko kide izan zen.

Egun, koreografiako master bat (MA in Choreography) egiten ari da LCDS-The Place erakundean, Londresen.