EL CIELO AHORA (2014)

Home  /  EL CIELO AHORA (2014)

Argazkiak: Jesús Robisco.

Estreinaldia urriaren 25ean eta 26an, Bilboko BAD jaialdian, La Fundición aretoan. Hautatua izan zen CIRCUITO DE LA RED DE TEATROS ALTERNATIVOS 2016 (Espainia) sarean. Honako hauek gomendatua izan da: Sarea (Euskal Antzoki Sarea) 2015 Redescena 2015 Nafarroako Antzoki Sarea 2015 Izena eman da No Ballet International Choreography Competition (Ludwigshafen, Alemania)

Sinopsia

Norbait hiri batera joaten da eta eskultura klasiko bat aurkitzen du etxe orratz baten ondoan. 1.000 urteko aldea duten bi eraikinen aurrean dago. Eta ez da ezer gertatzen. Historiaren etengabeko metaketaren ondorioz, pixkanaka-pixkanaka, iraganean gertatutakoa noizean behin gogoratzen da soilik; aldiz, orainak erabateko interes hartzen du. Baina oraina sotila eta etenerraza da, eta dirudienez, egungo gertakari historiko batek ere ez du izan beharko lukeen pisua. Zenbat pertsona izan dira Partenoian? Zenbat pertsonak zapaldu dute Taj Mahal? Zenbat pertsonak ikusi dituzte Medusaren buruko sugeak? Zenbat pertsonak entzun dute inoiz ezer Adanen eta Evaren inguruan? Askok. Mendearen arabera, gutako bakoitzak bere historia propioa kontatu dio bere buruari, hobeto ulertzeko eta azaltzeko zergatik dagoen dagoen tokian. Baina Zerua inoiz ez da desagertzen eta gu denok baino luzaroago bizi da, eta harrituta behatzen du, goitik, zenbateraino gogaitzen garen ereduekin eta erreferentziekin. Eta, onena aukeratzen dugula sinetsi arren, historia berak behin eta berriz errepikatzen dira. Bai zaldi gainean, tunika zuri batekin, bai txandal batekin, RyanAir-ko hegazkin batean bidaiatzen. Eta Zeruak barre egiten du, zeren, nolabait, hori baita pertsonen historia tragikoa.

Fitxa artistikoa

Kontzeptua eta zuzendaritza: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta Interpretazioa: Natalia de Miguel/Idurre Azkue, Pilar Andrés, Isaak Erdoiza eta Olatz de Andrés.
Dramaturgia: El Conde de Torrefiel
Testuak: Pablo Gisbert, gehi interpreteen lankidetza.
Argiztapena: Gabo Punzo
Jantziak: Sinpatron
Egoitza artistikoak: El Graner, La Fundición, Azkuna Zentroa, Muelle 3.
Ko-produkzioa: BAD Jaialdia
Iraupena: 60 minutu

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua, El Graner, La Fundicón, Azkuna Zentroa eta Pasoa2 Plataforma Coreográficaren laguntzarekin.

Teaserra

Promo

El Cielo Ahora film laburra

Kritika