dA cAPO (2009)

Home  /  dA cAPO (2009)

Sinopsia

dA CAPO, Belgikako René Magritte artistarengan eta artista horrek gauza ikusgaietan eta ikusezinetan zuen ikuspegian inspiratzen da. Bere lanetik hainbat elementu jasotzen ditu, hala nola kontraesana, paradoxa eta esanahien lotura logikoarekiko haustura, lehen ikuspegian itxura batean eta modu ikusgaian ikusten denaren errealitatea zalantzan jartzeko. Obrak joan-etorriko ibilbide bat egiten du, eta espazio ikusgai eta nabarmen bat eta beste espazio ez ikusgai bat zeharkatzen ditu, eta ondorioz, arrazionalak izan behar ez duten harremanak ezartzen ditu; aitzitik, eremu oniriko edo surrealistatik hurbilago dauden harremanak ezartzen ditu.
Horrela, antzerki bisualaren antzinako baliabidera bueltatzen da, non beltza desagertu egiten den beltzaren eta zuriaren eremuan… Akzioa obraren beraren interpretazioaren eta manipulazioaren artean garatzen da.

Fitxa artistikoa

Zuzendaritza, sorkuntza: Olatz de Andrés
Interpreteak: Andrés de Olatz, Luna Mújika
Prozesuan izandako laguntza: Gabriel Ocina
Soinu-espazioa: Itziar Madariaga
Musika: Beth Gibbons, Brahms
Argiztapena: Gabo Punzo
Jantziak eta attrezzoa: Enriqueta Vega
Eszenografia: Olatz de Andrés
Egoitza artistikoa: Azala Espacio, Muelle 3.
Egoitza teknikoa: La Fundición
Iraupena: 30 minutu

Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak diruz lagundutako proiektua.

Teaserra