Dantza eta komunitatea

Home  /  Dantza eta komunitatea

Dantzak eta mugimenduak duten indarrean sinesten dugu, pertsonak, komunitateak eta hezkuntza- eta gizarte-inguruneak eraldatze aldera.

2010 eta 2015 artean, Olatz de Andrések, Igor de Quadrak eta Matxalen de Pedrok, Dantza eta Sorkuntzarako Muelle3 espazioko ekipoaren barruan, Dantza eta Komunitatea proiektuak garatu zituzten elkarrekin, hala nola Ametsak Dantzan (2014), Gorputz Ttanttak (2015) eta Gizaphoniak: imitatzea merezi du (pasahitza: detres) (2015) Bilboko Ibarrekolanda BHI.

2016tik aurrera, Olatz de Andrés, Muelle3ko kozuzendaritzan hartutako esperientziarekin, eremu hori garatzen hasi zen LOKKEren barruan.

LOKKEren bidez eskaintzen ditugun dantza eta komunitate proiektuen helburua da esperientziak partekatzea dantzaren eta mugimenduaren bidez, pertsonen sorkuntza garatzeko bitarteko gisa.

LEKUKOAK

LEKUKOAK egitasmoak hainbat forma hartzen ditu: konpainiaren piezen proiektu pedagogiko paraleloak, dantza garaikidearen gaineko hitzaldiak edo hedadura-saioak, mugimenduaren bidezko esperientziak… Dantzara publiko potentzial berriak hurbildu eta dantzarekin inplikatu nahi dituzten ekintzak dira, konpainiaren lanak aurkezten diren testuinguruetan.
LEKUKOAK egitasmoren aurretiazko beste esku-hartze batzuk:

The Endgame lanaren tailer pedagogikoa Mabi Revueltarekin batera (2016) AZn
El Cielo Ahora lanaren pakete pedagogikoa BAIrekin (Bizkaiko Antzerki Eskolarekin); ondoren, obraren aurkezpenera etorri ziren Barakaldo Antzokira, Bizkaian (2016)
El Cielo Ahora lanaren pakete pedagogikoa Berrizko antzerki-eskolarekin; ondoren, obraren aurkezpenera etorri ziren Berrizko Kultur Etxera, Bizkaian (2016)
Lan-sorkuntza Toulouseko (Frantziako) INSA erakundearekin, Regards Croisés (2013) egitasmoaren barruan. Proiektu hori Bilboko La Fundiciónek eta Miarritzeko Le Laboratoire de Recherche Choreographique du Ballet Malandain erakundeak bultzatu zuten.
Privolvaren pakete pedagogikoa Vigoko IES Aleixandre erakundearekin, Vigoko Teatro Ensallen (2012)

PARENTESIAK

Konpainiaren obraren baten aurkezpena aurretiaz edo ondoren barne hartzen duten jarduerak edo ekintzak dira. Aurkezpenen ondorengo edo aurreko solasaldiak, testuinguru-proiektuak, eta performancean oinarritutako komunitate-proiektuak dira.

Hurrengo proiektua
2017-2018: Testuinguru proiektua THE BIG GAME

Lokkelab

LOKKE Lab ikerketa-espazio bat da, konpainiaren identitate-ezaugarriak birpentsatzen laguntze aldera, baita dantza zabaltzen eta sektorea indartzen jarraitze aldera ere.

Hurrengo LOKKElab
Tailerra Chisato Ohno-rekin (Londres) 2018ko maiatza eta ekaina artean eta profesionalentzako entrenamenduak Bizidantza Elkartearekin batera antolatuta.