Sinopsia
Denboraren, etenaldiaren eta mugimenduaren gaineko pentsamendu bat. Uneak harrapatzeko, oraina eskuz izozteko saiakera bat. Zinemaren hasierako garaietara bidaiatzen du, non mugimenduaren ilusioa sortzen duten uneen argazki-segidak agertzen diren. Zinema mutua gogora ekartzen duten keinu-pintzelkadekin osatzen da.
Obrak simulatutako argazkietan zatikatutako ibilbide bat marrazten du, argazki horiek osatzen duten tokiei behatzeko. Horrela, toki horiek bidenabarreko tokiak izateari utzi eta berezko toki bihurtzen dira. Argiak, elementu eszenografiko eta dinamiko gisa, gorputzaren besteko garrantzia duen presentzia hartzen du.
Fitxa artistikoa
Zuzendaritza, sorkuntza eta interpretazioa: Olatz de Andrés
Sorkuntza eta eszenografia: Jordà Ferré
Kanpoko laguntza: Mónica Muntaner
Argiztapena: Jordà Ferré
Jantziak: Othilia
Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailak babestutako proiektua. 2007ko Euskal Koreografo Gazteen biran hautatua izan zen.
Hautagai izan zen 2008ko Masdanza jaialdiko bakarkako lehiaketan.
Teaserra

Kritika
Hamargarrena
Olatz de Andres-en Yo soy una cosa que dura segundos-n koreografoak oso era interesgarrian aztertzen ditu mugimenduaren eta denboraren arteko erlazioak, zeluloide proiekzioen printzipio bera erabiliz. Xede horrekin, mugimendua, une argi eta ilunekin zatikatzen eta deskonposatzen du eta, beranduago, mugimendu segida laburrak errepikatzen ditu Satie-ren musika musika misteriotsu eta poetikoak lagunduta. Aurreko lanean bezala, oso interesgarriak izan dira geldotasun uneak, eta mugimendu pasarteetan harrapatuta geratu gara Olatzen estilo leun, elegante, malgu eta zehatzarekin.
(Agus Pérez, Berria, asteazkena 2006ko maiatzaren 3a)